Araba (ofizialki Araba edo Arabako Lurralde Historikoa euskaraz; Álava edo Territorio Histórico de Álava gaztelaniaz) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu[1] (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2012an ia 322.557 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5). Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere. Mugakideak Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgosko probintzia eta ekialdean Nafarroa. Inguru naturala eta klima Orografia Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Arabako mendien zerrenda Hiru mendilerro nagusik zeharkatzen dute, ekialdetik mendebaldera, Araba: iparraldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan, Aratz, Elgea, Anboto eta Gorbeia (gailurrik altuena, 1.475 m) mendialdeak hedatzen dira. Erdialdean altxatzen dira, Nafarroatik datozen kateei jarraipena emanez, Urbasa, Andimendi, Entzia, Iturrieta, Gasteiz mendiak eta Argantzun mendiak. Hegoaldean, azkenik, Kodes, Izkiz, Kantabriako mendilerroa, Toloño eta Buradon aldeko mendiak zabaltzen dira. Ipar-mendebaldean ageri diren Kantaurialdeko haranak (Arabako Kantaurialdea, Nerbioi harana, 328 km2) sakonak dira, Bizkaia eta Gipuzkoakoen antzekoak. Gorbeia eta Elgea mendilerroetatik hegoaldera zabaltzen da Arabako Lautadak, 785 km2-ko hedadura duen eremu laua (525 m), Gasteiz du hiri nagusi. Gasteiztik hegoaldera, berriz, Arabako Mendialdea ageri da (487 km2) Kanpetzu, Kodes, Kantauriko Mendikatea eta Gasteizko Mendien artean. Kantauriko Mendikatearen hegoaldean hedatzen da Arabako Errioxa (316 km2). Araba mendebaldeko haranak (Añana, 648 km2), urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira. Herrialdeko mendirik garaiena Gorbeia (1.481 m) dugu, Bizkaiko mugan dagoena. Bestela, Toloñoko mendilerroan Palomares (1.446 m) eta Cruz del Castillo (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, Altzaniako mendilerroan Aratz (1.443 m) eta Kodesko mendilerroan Joar (1.418 m) eta Kodes (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude. Hidrologia Arabako ibai garrantzitsuenek Mediterraneo aldera jotzen dute (2.600 km2; Ebro eta beronen ibaiadarrak: Omecillo, Baia, Zadorra, Ihuda, Jugalez, Ega eta Burunda). Kantauri aldera jotzen duten ibaiek askoz ere hedadura txikiagoa hartzen dute (380 km2): Aramaio (Deba ibaia), Altube (Nerbioi ibaia), Izoria (Nerbioi), Llanteno (Cadagua) eta Artziniega (Cadagua). Uren banalerroa Araia, Elgea, Altube, Gujuli, Urduña eta Salbada mendikateetatik igarotzen da. Arabak ez du aintzirarik, Arreo aintzira txikia izan ezik. Gasteiz eta Bilbo Handia urez hornitzen dituzten Zadorrako urtegi artifizialek, bestalde, guztiz paper garrantzitsua izan dute herrialdearen garapenean. Klima Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Araban, klimatologiari dagokionez: herrialdeko iparraldean klima ozeaniko epela nagusi den bitartean, hegoaldera joan ahalean klima mediterraneo eta kontinentalak nagusitzen dira. Era berean, euriteak urritu egiten dira hegoaldean (828 mm batez beste, Gasteizen). Neguak hotzak eta hezeak dira; udako tenperaturak askoz ere altuagoak izan ohi dira. Errioxako ezaugarriak erabat kontinentalak dira: negu hotzak, uda beroak eta euri-ur kopuru eskasa. Landaredia Klimatologiaren arabera, hainbat landaredi molde ageri dira Araban: iparraldean jatorriz nagusi ziren zuhaitz mota atlantikoak (haritza, pagoa, gaztainondoa) eta, azkenaldi honetan ugaldu den Pinus insignis pinuaren landaketak. Ekialdeko eta erdialdeko mendietan harizti eta artadiak ageri dira behe aldeetan; pagadiak eremu gorenetan. Gainerako lurraldeetan landaretza mediterraneoa (artea) nagusitzen da, nahiz bitarteko eremuetan ametzak ageri diren. Biztanleria Azalerari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde handiena izan arren, biztanle gutxien eta dentsitate txikiena duen lurraldea da oraindik ere. Halere, azken aldian Araba da biztanletan hazi den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakarra. 1980tik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan eta, horrenbestez, autonomia erkidegoan biztanleriak behera egin badu ere, Araban etengabe hazi da biztanle kopurua urtez urte. Biztanleria ez dago batere orekatua Araban, Gasteiz hiriburua barne duen Arabako Lautada eskualdean bizi baita arabarren erdia: 244.174 biztanle, 2006an (319.927 b. 2013-01-01ean[2]). Biztanleriaren banaketa desorekatu honen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren batez bestekotik gora dago Arabako Lautada, biztanle dentsitateari dagokionez (311 biztanle km2 bakoitzeko), baina beste eskualde batzuk erdi hutsik daudela esan daiteke, Arabako Mendialdean, adibidez, 6,5 lagun baino ez baitira bizi km2-ko. Gasteiz hiriburuak eta horren inguruan hazi diren udalerriek eragin dute, beraz, Arabaren hazkunde demografikoa. Hiriburuaren ondorengo udalerririk jendetsuena, Laudio, herri ertaina baino ez da 20.000 inguru biztanlerekin. Biztanleriaren egitura demografikoari dagokionez, Araba Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino zertxobait gazteagoa da, alde txikiz bada ere; 65etik gorakoak guztizkoaren %16,7 dira (%18,6 Euskal Autonomia Erkidegoan). Urtea 2000 2003 2006 2009 2012 2014 Araba 286.497 294.360 301.926 313.819 322.557 321.932 Banaketa administratiboa Arabako kuadrillak Zazpi kuadrilla edo eskualdetan zatituta dago: Ipar-mendebaldean: Aiaraldea (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo) Iparraldean: Zuia-Gorbeialdea (Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio). Ipar-ekialdean: Agurain (Agurain, Asparrena, Burgelu, Donemiliaga, Dulantzi) Erdialdean: Gasteiz (Gasteiz) Mendebaldean: Añana (Añana, Gaubea, Iruña Oka) Ekialdean: Mendialdea (Arraia-Maeztu, Kanpezu, Bernedo, Harana, Lagran, Urizaharra) Hegoaldean: Arabako Errioxa (Oion, Bastida, Biasteri, Lapuebla Labarka, Samaniego) Bestela, Burgosko (Gaztela-Leon) administraziopean dago Trebiñuko konderria, herrialdearen erdialde geografikoan, Gasteiz eta Mendialdea artean. Trebiñu eta Argantzun udalerriek osatzen dute. Udalerriak Sakontzeko, irakurri: «Arabako udalerriak populazioaren arabera ordenatuak» Arabar gehienak hiriburuan bertan bizi dira, Gasteiz izanik hiri nagusia alde handiz. Bestela, hauexek dira probintziaren udalerri nagusiak: Udalerria Populazioa 2011 Gasteiz 239.949 Laudio 18.564 Amurrio 10.145 Agurain 5.019 Oion 3.374 Iruña Oka 3.125 Dulantzi 2.988 Aiara 2.846 Zuia 2.452 Udalerri txikienak Añana (172 biztanle), Lagran (185) eta Zalduondo (191) ziren 2011n. Historia Sakontzeko, irakurri: «Arabako historia» Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen hatza nabaria da Araban. Trikuharri esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, Aizkomendikoa (Egilazen) eta Sorginetxekoa (Arrizalan). IX. mendean ageri da lehenengoz Araba (Cronica Abeldensis). Betiere konderri bezala, Araba Gaztela eta Nafarroako erregeen mende egon zen mendez mende. 1200ean Gaztelaren esku geratu zen betiko Gasteiz, eta 1332. urtean Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari: Araba osoa Gaztelako erregeen mende geratu zen. XIX. mendean, gerra karlistak gertatu ondoren, Arabak bere foruak galdu zituen. Arabako herrialdea Gipuzkoan eta Bizkaian gertatutako industrializazio prozesutik kanpora gelditu zen XX. mendeko 60-70 hamarkadara arte. Foruak galdu ondoren, Kontzertu Ekonomikoak sinatu zituen Arabak Madrilgo Gobernuarekin 1952an. Franco diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Euskal Kontseilu Nagusian, lehenik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan, ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Kultura Literatura Sakontzeko, irakurri: «Arabako idazleak» Hego Euskal Herriko literaturan ezaguna den euskarazko libururik zaharrena Lazarragaren eskuizkribua da (1567 - 1602), Larreko Joan Perez Lazarraga arabarrak idatzia. Egungo egileen artean, aldiz, nabarmentzekoak dira Josemari Velez de Mendizabal eta Xabier Montoia. Gaztelaniazko idazleen artean, aipatzekoak dira Felix Maria Samaniego, Ramiro Maeztu, Ignacio Aldekoa eta Toti Martinez de Lezea. Musika Musikariak: Klasikoak (Jesus Guridi) eta garaikideak (Xabier Montoia). Musika taldeak: Hertzainak, M-ak, La Polla Records, Betagarri, Soziedad Alkoholika, Potato, Cicatriz, Danba, En Tol Sarmieto (ETS), Paranoia taldea. Euskara Sakontzeko, irakurri: «Arabako euskara» Eustaten 2006ko datuen arabera, orduan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien %25 inguru, beraz. Udalerri euskaldunenak, euskal hiztunen ehunekoari dagokionez, Aramaio (ia %85,5) eta Legutio (%39) ziren, iturri horren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan bezalatsu, aurrera egin du euskarak Araban azken urteotan, eta aurrerapen hori nabarmenagoa izan da, gainera, Araban, Aramaio inguruan izan ezik, euskara, berez, ia desagertuta zegoela kontuan izanez gero. 1996an bi urtetik gorako arabar guztien %14,6 euskalduna zen, eta antzeko kopuruak ia-euskalduntzat zuen bere burua, baina handik hamar urtera %25ekoa zen kopuru hori. Atal honetan ere, nabarmena da Arabako Lautadak eta hiriburuak duten garrantzi demografikoa batezbestekoa finkatzerakoan. Nolanahi ere, Gorbeia inguruko eskualdea da oraindik ere Arabako eskualde euskaldunena, bertakoen %37,4 euskaldunak baitziren 2001ean. Euskarak Araban egin dituen aurrerapausoak zerikusi zuzena du hezkuntzan izan duen hedapenarekin. 1999-2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen ia erdia (%47) D eta B ereduetan ari zen ikasten Araban; 2010-2011 ikasturtean,berriz, %75tik gora ziren (horietatik %42 D ereduan), eta soilik %25 A ereduan ari zirenak. Gainerako lurraldeetan bezala, derrigorrezko hezkuntzaren lehen mailetan nabarmenagoa zen euskarazko ereduen nagusitasuna. 2011n, haur hezkuntzari begiratuta soilik, %53,4 ari zen euskarazko D ereduan, %42 B eredu elebidunean eta %4,5 A ereduan.[3] Jaiak Arabako jai nagusia apirilaren 28a da, San Prudentzio egunez, katolikoen santu hori baita probintziaren zaindaria. Politika Arabako Foru Aldundiaren egoitza, Gasteizen. Arabako Foru Aldundia lurraldean agintzen duen herri erakundea da, herritarren botoen ondorioz aukeratzen dena lau urtetik behin. Bestela, Arabako Batzar Nagusiak lurraldeko batzar orokorrak dira, aldundia kontrolatzen duena. 2011ko hauteskundeak Arabako aldundia Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[4] Alderdi Popularra (PP) 16 39.631 (%26,69) Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 13 36.196 (%24,38) Bildu 11 31.998 (%21,55) Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) 9 24.879 (%16,76) Ezker Batua - Berdeak (EB-B) 2 6.258 (%4,22) Aralar - 4.168 (%2,81) Emaitza hauen ondoren, Bilduk esan zuen EAJren hautagaiari emango ziola botoa inbestidura saioan.[5] Bestalde, PSE-EEk PPren hautagaiari emango ziola botoa adierazi zuen.[6] Ahaldun nagusia hautatzeko lehian, beraz, EB-B taldearen bi ahaldunen botoak erabakigarri ziren. Talde horrek bere oinarriko afiliatuei galdetu zien zer egin: EAJren aldeko botoa eman, ahaldun nagusi berriro Xabier Agirre Lopez izan zedin, ala bere hautagai propioaren alde bozkatu, horrela ahaldun nagusiaren postua PPko Javier de Andrési eskuratuz. Galdeketaren ondoren, bigarren aukera hobetsi zuten,[7] eta Javier de Andrés atera zen garaile. Atzerriko diplomazia Gaur egun Arabako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du: Luxenburgo (Laudion) Ekonomia Ekonomiari dagokionez, erabat aldatu da Arabaren egitura XX. mendearen bigarren erditik aurrera. Oraindik ere, Bizkaian eta Gipuzkoan baino garrantzi handiagoa du lehen sektoreak Araban, baina batez bestekoari erreparatuz gero jarduera ekonomiko marjinala dela esan liteke (BPGaren %2 baino ez, 2004an). Arabaren egitura ekonomikoa industrian eta, batez ere, zerbitzuetan oinarritua da. Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoarekin alderatuta, Araban aberastasun proportzional gehiago sortzen du industriak Bizkaian eta Gipuzkoan baino, nahiz eta tradizionalki guztiz alderantzizkoa izan egoera. Aldagai honetan ere, ordea, Arabako Lautadak eta Gasteizek duten eragina aipatu behar da egitura ekonomikoa aztertzean, egoera ez baita bateragarria eskualde guztiak aintzat hartuz gero. Zerbitzuei dagokienez, bestalde, esan beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeek egoitza Gasteizen izateak asko aldatu duela sektore horrek jarduera ekonomiko orokorrean duen garrantzia. Bestalde, Arabaren bilakaera ekonomikoari ezaugarri bereziak eman dizkio lurraldearen industrializazio berantiarrak. Azken urteotan eduki teknologiko eta balio erantsi handiko industria ezarri da Araban, puntako sektoreei lotua kasu askotan (automozioa, aeronautika...) eta kanpo inbertsio handiak erakarri dituena. Hori dela eta, enpresa gutxi batzuen inguruan eta horiek eragin duten industria osagarrian gauzatzen dira produkzio nagusiak; ehun ekonomikoak espezializazio handia lortu du, baina enpresa gutxi batzuekiko mendekotasun handia ere badu. Atalik garrantzitsuenak automozioa, aeronautikarako osagarriak eta hodi eta profilak dira. 2007. urteko lehen hiruhilekoan, %15,4 hazi ziren Araban esportazioak aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta ekoizpen industriala ere %10,4 handitu zen, espainiar estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoaren gainetik. Egitura ekonomiko horren ondorioz, 2007ko aurrerapenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren batez bestekoaren eta gainerako herrialdeenaren gainetik egon zen Araba, biztanleko Barne Produktu Gordinari dagokionez (35.960 €). Hainbat urtez, Bizkaiak eta Gipuzkoak gogor jasan zuten krisialdi industrialak Araban eragin arinagoa izan zuenez, langabezia tasetan Bizkaia eta Gipuzkoakoen azpitik egon da Araba (2005. urtean, %3 zen Arabako langabezia tasa, eta %5 inguru Euskal Autonomia Erkidegokoa), baina, 2008az gero, atzeraldi orokorraren ondorioz, joera hori aldatzen ari dela erakusten dute azken datuek. Arabaren garapen industrialak eragin zuzena izan du Arabako azpiegituretan. Euskal Herria Espainiako mesetarekin lotzen duen N-1 errepideak zeharkatzen du Araba, eta horrek beti izan duen garrantzia areagotu egin da errepide honek azken urteotan izan duen hobekuntza nabarmenei esker. Horrez gainera, gehienbat Gasteiz inguruko industrialdeetan kokatuta dauden industrien ekoizpenari irteera egokia emateko Gasteizko Garraio Zentroa sortu da, Jundizko industrialdean. Zentro horrek garraioarekin zerikusia duten arlo guztiak biltzen ditu: biltegiak, banaketa, aduanen eta stock-en kudeaketa. Nazioarteko trenetako zama-terminala ere badu. Industriari lotutako garraio-azpiegiturei dagokienez, aipagarria da Gasteizko aireportua, Euskal Autonomia Erkidegoak dituen hiru aireportuetan berriena eta merkantzia garraiorako bereziki prestatua. Gaur egungo hegazkinik handienak hartzeko gai da aireportua eta, esan bezala, karga-aireportua da bereziki, Espainiako estatuko laugarrena garraiatutako merkantziari dagokionez. Hedabideak Egunkariak: El Correo Español Diario de noticias de Álava Goienkaria (Aramaio) Irratiak: Radio Vitoria Hala Bedi Uhinak Irratia (Aiaraldea) Aiaraldea Irratia (Aiaraldea) Telebistak: Álava 7 Canal Gasteiz TeleVitoria Aldizkariak: GEU Alea Webguneak: hirinet.net aiaraldea.eus (Aiaraldea) Arabar ospetsuak Sakontzeko, irakurri: «Arabar ezagunen zerrenda» Arabar ezagun klasikoak Joan Perez Lazarraga, Felix Maria Samaniego eta Ramiro Maeztu idazleak ditugu, bai eta Justo Antonio Olagibel arkitektoa, Manuel Iradier esploratzailea edo Jesus Guridi musikagilea ere, besteak beste. XX. mendean, aipatzekoak dira Jose Angel Cuerda politikaria, Juanito Oiarzabal mendigoizalea, Martin Fiz atleta, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria eta Almudena Cid gimnasta, beste batzuen artean. Bitxikeriak Israel eta Jordaniaren arteko mugan, bada Araba izeneko eskualde edo harana. Euskal Herrikoaren antzera, gehienbat ordoki zabalek osatua dago. |
About us|Jobs|Help|Disclaimer|Advertising services|Contact us|Sign in|Website map|Search|
GMT+8, 2015-9-11 20:14 , Processed in 0.148425 second(s), 16 queries .